Hauxe da udalarekin egin genuen bilerak eman zuenaren erantzuna:
KOFRADIEKIN BILERA (2023-10-30).GAIAK ETA ESKAERAK
1.- (LARRAKO-ZELAIA) Udalak uste du ez dagoela legezko eragozpenik 1996an sinatutako errenta-kontratuarekin jarraitzeko. 2023an zenbatekoak eguneratuko dira eta ordaindu gabeko azken lau urteak gure izenean dagoen faktura batekin ordain ditzakegu.
Eta 2024. urtean, KPIarekin eguneratuta, dagokion faktura ordainduko da.-
Laixiarren ekitaldi bat egiteko aukera ere posible ikusten dugu.
2.- (LOKALA) Elixalden lokal bat dago, kofradien tresnak eta gainerako gauzak gordetzeko. Uste dut ez dirala beste zerbaitetarako prestatutako lokalak halan da gustiz ikusi ahal da eta zeozer egokitu, bestela GKG edo kulturetxeko aukerak ere aztertu ahal dira.-
3.- (UNITATE DIDAKTIKOA) Laguntzeko prest gaude.
4.- (ARGIAK_OROKORRA) Argien mantentze-lanetako enpresarekin azterketa bat egingo dugu, oraindik mantentzen ditugun eguzki-farolak zein egoeratan dauden jakiteko, eta aplikatu ahal diren aurrerapen teknologikorik dagoen jakiteko. Hasiera batean, oraindik ere eguzki-farolak dituzten auzoak sare elektrikoa jartzeko inbertsio handia behar delako dira, argi-puntu oso sakabanatuak baitira.
5.- (SAN MARKO) Eskaera Amankomunazgoari helarazi ondoren, aukera dago kontenedor puntua aurreraxeago eramateko.
6.- (GOIURIA) Ur Partzuergoari eskaera egin ondoren, Lukuko biltegiko ur-irteera eta Goiurirako hartuneak berrikusiko dituztela esan digute.Eta garbituko dituztela, teknikariek egokia dala uste badute.
7.- (GOIURIA) Duela urte batzuk gaia Diputazioko arduradunekin komentatu zen, eta une hartan ez zan kontuan hartu, kostu handia zuelako.- Aldundiko arduradunekin egingo ditugun hurrengo bileretan, berriz ere azpimarratuko dugu errepideari berari ekarriko liokeen hobekuntza eta errepideko erabiltzaileen segurtasuna, bai ibilgailuena, bai oinezkoena edo txirrindulariena.
8.- (SAN ANDRES) Proiektua Ur Partzuergoaren bulego teknikoak idazten ari da.






Leave a Reply