Lau urteko honetan, Kofradien Batzordetik auzoen biziberritzearen aldeko ekimenak egiteko asmoa daukagu. Hori dela eta, hemen aurkezten dizuegun hau izango da lehenengoa.
Aspaldian ohartuta gaude, herrigunea eta auzoek “urrun xamar” ikusten dutela elkar eta zoritxarrez herrigunean bizi diren asko eta askok ez dituztela herriko auzoak eta kofradiak ezagutzen. Herria, auzora eta auzoa herrira huirbiltzeko asmoz, Auzoetako jaietan, herrigunetik auzoetarako autobus zerbitzua DOHAN jarriko dugu eta herriko jaietan gauza bera egingo dugu auzoetatik herrigunerantz autobusa jarriz.
Honekin, azkenaldian galbidean diren auzoetako jaiak ere indartu nahi ditugu eta jai eta ekimen ezberdinak antolatzera animatzen zaituztegu, kofradiek Iurretako nortasunarekin hain lotuta dagoen “herri-auzo” sentimentuan ekarpena egin nahi baitugu.
IURRETA, SEI KOFRADIA, HERRI BAT!!

Kofradietako jaiak
San Marko 2024, autobus zerbitzuaren ordutegia.
2024-04-27 Larunbata:
17:30ean – Maspe-Oromiño
19:30ean – Maspe-Oromiño-Maspe
12:30ean – Maspe-Oromiño-Maspe
3:00etan – Oromiño-Maspe (Azkena)
Maspetik, Oromiñorako bidean eta bueltarakoan ere Amezketan, Bakixako bidegurutzean eta Oromiñon egingo ditu geldialdiak, jendea zain egon eta behar izanez gero ere.
Goiuriko Santi Kurutz 2024 autobus zerbitzuaren ordutegia:
2024-05-04 Larunbata:
12:00etan – Maspe-Goiuri
14:00etan – Maspe-Goiuri-Maspe
17:00etan – Maspe-Goiuri-Maspe
20:00etan – Maspe-Goiuri-Maspe
00:00etan – Goiuri-Maspe (Azkena)
Maspetik Goiurirako bidean eta bueltarakoan ere Andaparapen egingo du geldialdia jendea zain egon eta behar izanez gero ere.






Leave a Reply