Joan dan urriaren 30ean alkateagaz batzarra eduki genduan eta honako gai honek eroan genduzan batzarrera:
- Larrako-zelaiko kontratua eta Iurretarren lehentasuna
- Kofradiak erabilteko lokal baten eskaera.
- Eñaut Aiartzaguenak Maiztegin lantzeko aurrera eroango dauan ikas egoera elkarlanean aurrera eroateko proposamena.
AUZOETAKO ARAZOEN BARRI EMOTEA
OROKORRA:
- Auzoetan, argiteria ez dabil ondo.
SAN MARKO KOFRADIA:
- Zaborrontzien kokalekua zergatik zubi gainean? errekara joaten dira soberakinak eta bestelakoak.
GOIURIA:
- Urak kare asko daukala eta iragazki bat jartea eskatzen da. Uste dogu, karearena be izan leikela presioaren arazoaren zati bat be.
- Bidea oinezkoentzat egokitzearen eskaera. Oinezko asko eta kotxe asko ibiltzen da, bat be bide ertzik ez deukon bidean eta gainera bizkor.
SAN ANDRES:
- Ur patzuergoan sartzeko eskaeraren egoerea galdetzea.
Gaiok landuko dabezela eta erantzun bat emongo deuskuela esan euskuen. Erantzuna jasotakoan zabalduko dogu
Leave a Reply