Goiuriako Kofradia Iurretako elizateko mendebaldean dago kokatuta, Zaldai eta Ertzilla erreken artean. Garai udalerriarekin egiten du muga eta Gallanda mendiaren hego isurialdean kokatuta egonik Durangaldeko paisaiaren ikusmira ederra dago bertatik.



Hauek dira gaur egun Goiuriako kofradiako ordezkariak:

Goiuriko kofradia
Gorka Lazkano, juntakide
lazkano16@gmail.com 
Jon Areitio, ordezko.
Jonareitio3@gmail.com


1704ko fogerazioan horrela erroldatu ziren Goiuriako kofradiako baserriak:

Baserriaren izena
Mañarikoa goitia
Mañarikoa Beitia
Agirre
Agirre albokoa
Uribarrena goitia
Uribarribeitia [Uribarrena]
Uriguen
Palazio
Basterretxea
Zelaia
Etxebarria
Lukua

Ugazaba
Miguel Uribe
Domingo Baquijano
Sebastian Agirre
Sebastian Agirre
Matias Gaztañaza
Francisco Bakijano
Martin Uriguen
Teresa de Iurreta
Teresa de Iurreta
Domingo Zelaia
Domingo Gaztañazatorre
Juan Bautista Abarrategui

Maizterra





Francisco Uribe-Ondo

Mª Etxebarria
Pedro Elorriaga


Juan Ingunza


Goiuriako baselizaren kondaira

Goiuriako baselizaren eraikuntzari buruzko kondaira bat transmitituz joan da gaur egunera arte. Istorioak dioenez, duela urte asko, Ama birjina Kurutzeta izeneko toki batean azaldu zen.

Agustuaren amabostian Andra Mariya goizean, debotutxu (bat) billatu neban debotutxua. Mezetara bayoyan pastoretxua pastoretxua. Zuk aitte arotza al dozu? Hauxe esan egiozu: ermitatxu bat egizu, zazpi lata eta zortzi tellagaz, ermitatxua egizu.

Ingurukoak haren omenezko baseliza eraikitzen hasi ziren tokian bertan. Alabaina, egun batez tokira bertara eramandako materialak, gaur egun ermita dagoen lekuan azaltzen ziren hurrengo egunean.

Misterio hura argitu nahian inguruko baserri bateko emakume bat zelatan gelditu zen gauez. Loak hartu beharrean zegoela, han non ikusi zuen aingeru bat bi idirekin ermitako materiala tokiz aldatzen.

Aingerua baina zelatariaz ohartu zen eta hala esan omen zuen:

Aida Gorri ta Belixo, han bentanetan dagoen atxuari,
urten begixek hatan bekixo.

Emakumea begibakar gelditu zen eta haren ondorengoen artean ere begibakarren bat izan zen beti hurrengo urteetan.